Translate

lunes, 4 de enero de 2010

HALLAKAK SQZ EGINIKO JANARI GOXO ETA MAMITSUA




Venezuelako plater tipiko bat da. Artoaren masarekin eta oilo salda onotoarekin (espezie bat), koloreztatuz haragiarekin eginiko opil bat .Hau jaki ezberdinekin betetzen da, oiloa eta txerria, , olibak, mahaspasak, piperrak eta tipula, modu laukizuzenean biltzen dira ketutako platanoen orrietan (ez zatitzeko), hari pabiloa edo pitarekin lotu eta uretan irakiten da azkenean.

Plateraren jatorria kolonizazioaren urteetan igotzen da Espainiaren aldetik, XV. eta XVI. mendeetan, honen asmaketa esklabo eta indigena zerbitzariei egotzi zaie , Hauek jaten zutenaren sobrak jasotzen zituzten opiletan , arriskurik gabe kontserbatu ahal izateko.

Gerta zitekeen platera espainiarrek sofistikatzea edo " hobetzea ", osagaiak nahasi ordez,osagaiak parekatuz zorroak betetzean. Horrelako aldaketak moldaketa kolonial bat izan zitekeen espainiarren jateko ohiturei moldatzeko eta gaur egun nagusiki eguberritan kontsumitzen da,egun hauetako plater ospetsua delarik.

Gisatuaren prestakuntza:
Oiloaren salda prestatzen da, salda masaren prestaketarako erabiltzen da eta haragia apaindurarentzat. Gero txerrikia eta aberea ondo ebakitzen da eta guztia egosten da baratxuria, tipula, piperra, tomatea eta gatzarekin,

Masaren prestakuntza:
Urdanga onotoarekin nahasten da karamelu kolore bat har dezan eta arto zehetua gaineratzen zaio norberaren gutora gazitu ondoren. Guztia ondo oratzen da eta oiloaren saldarekin nahastu eta pausatzen utzi.

Lagungarriaren prestakuntza:
Olioarekin piperrak igurtzi eta labean sartu gorritu arte.Lehortzen utzi , azala kendu hoztu ondoren, eta tiritetan ebaki. urdaia tiritetan zatitzen da. Almendrak berotu eta azala kentzen zaie. Tipula xerrak moztu, Kaparrondoak eta olibak xukatu eta Mahaspasak garbitzen dira. Apaindurak aparte jartzen dira, parekatuz.

“Hallaka”-ren egitea:
Platanoaren orriak garbitu eta lehortzen dira. Masa hedatu baino lehen, gantz onotadatuarekin koipeztatzen dira. Orri bat jartzen da mahaiaren gainean.Erdian, masa bola bat jartzen da zabalduz. Masaren erdian jakia eta gainean apaindurak jartzen dituzte banatuta. Orriaren alde zabaletik biltzen da eta gero bigarren tolesdura bat egiten zaio. dituzte, ertzak zanpatzen dira muturrak tolestean. Beste orri batekin hallaka berriz biltzen da.Hari babilarekin amarratzen da hiru alditan gurutzatuz, amarrua erdian amaituz. Hallaka amarratuak eltze batean urarekin irakiten sartzen dira , Urak guztia estaltzean, egosten usten da ordu batez . Egosi ondoren atera, hoztu eta hozkailuan sartzen dira. Gutxienez egun bat zain egon behar da jateko, haren egiazko zaporea eskura dezaten.

1 comentario: